NORTZUK GARA?

Berreskuratze sektorean 50 urte baina gehiagoko esperientzia duen hondakin ez arriskutsuen kudeatzaileak gara. Urteen bueltan hazten joan gara eta gaur egun, gure lan esparruak merkatu nacional zein internazionalak biltzen ditu, hondakin ferrikoen inportazioa gure oinarrietako bat izanik. Etengabeko hobekuntzek eta ondo egindako lanak enpresa eredugarri bat bezala kokatu gaituzte. XXI. mendeko enpresa bat.
Hondakin ferrikoen eta ez ferrikoen onarpen, sailkapena, eta biltegiratzeaz gain, hauen ebakitze eta prentsatze prozesu mekanikoa egiten ditugu; hala nola, hondakinen bilketa bera eta desegite industrialak.

MISIOA

Espainia iparraldean hondakin ferriko eta ez ferrikoen salerosketan aritzen gara. Prozesu guztia bermatzen dugu, hondakinen bilketa eta sailakapenetik hasi eta berauen ebakitze eta prentsatzeraino; beti ere, etengabeko formakuntzan dagoen langileriak aurrera eramandako prozesu eta makinaria eraginkorrenarekin. Horrela lortzen dugu altzairu-fabrika garrantzitsuenak kalitate altueneko produktu zein zerbitzuez hornitzea.

BISIOA

Etengabeko hobekuntzen politikari eutsiz, garaiko prozesu eta makinaria onenetan oinarritu, lan esparrua handitu eta esportaziora begira jartzeko, oraingo jarduerak alde batera utzi gabe. Ingurumenaren basesa negozio eredu bezala erabili.

BALOREAK

Ingurumerakin konpromezua: Hondakin ferriko eta ez ferrikoen berreskuratze prozesuak ingurumenean duen garrantziaz kontziente gara. Guztiz konprometituta gaude HIERCOR S.A.-n benetakoa eta soziala den arazo honekin eta etengabe dihardugu lanean ingurumenean sortutako eragina ahalik eta gutxienera murrizteko.

Lidergoa: Aspektu guztietan enpresa eredugarria izatea; osatzen dugun pertsonetatik prozesuetaraino. Hori da gure hornitzaile zein bezeroei zerbitzu onena emateko bidea.

Gardentasuna: Gure lan jardueretan oinarrietako bat. HIERCOR S.A.-n argi hitz egiten diegu gure bezero eta hornitzaileei, eta guztiz gardenak gara gure prozesuen bilakaerarekin. Ez dugu ezer ez ezkutatzen.

Pertsonak: Gure langileriaren etengabeko formakuntzan apustu egin. Gure baliabiderik garrantzitsuena da eta hala zaintzen dugu.

HIERCOR S.A.

Polígono Altune, 6

Parcela D, 20212

OLABERRIA, GUIPÚZCOA

T: +34 943 88 17 07